21 urtez azpiko emakumezkoen euskal selekzioak eta Eslovakiako selekzioak lagunarteko bi partida jokatu dituzte asteburuan Gipuzkoako bi udalerritan. Lehena ostiral arratsaldean izan zen, zaleez beteriko Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko kantxan; eta bigarrena, berriz, larunbatean, Beasainen.
Oro har, oso norgehiagoka parekatua izan zen Zarauzkoa, non txandaka jartzen ziren aurretik, baina alde oso txikiarekin. Atsedenaldia 26na punturekin berdinduta iritsi ziren. Hirugarren laurde oso ona egin zuten euskal jokalariek eta markagailuan aurretik zirela iritsi ziren azken laurdenera, lau puntuko aldearekin.
Azken txanpan, ordea, bisitariak finago ibili ziren eta etxekoek baino saskiratze gehiago lortu zituzten. Hala, emaitzari buelta eman eta bi puntuko alde eskasarekin, baina, 53-55 irabazi zuten. Edonola ere, euskal selekzioak sentsazio positiboekin bukatu zuen, irabazteko gai den talde lehiakorra duela jakitun.
Beasaingo partida ezberdina izan zen, partzial handiagoa izan zituen, eta 59-65ekoarekin galdu bazuen ere, nazioarteko taldeen aurka aurrez aurre jokatzeko gai dela erakutsi du euskal selekzioak.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)