63. Haurren Arrantza Festa egin dute gaur goizean zehar herrian, eta dozenaka izan dira bertan izena eman duten gaztetxoak. Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta, itsasertzeko jaurtiketa modura -lehorretik- egin dute arrantza hitzorduan izena eman dutenek, eta bakarka nahiz heldu batekin taldea osatzeko aukera izan dute.
Portuan, han eta hemen ikus zitezkeen kanaberak, eta inguruan, baita arrantzarako behar diren beste hainbat elementu ere. Taldetxo bakoitzak zuen bere lekutxoa arrantzarako, eta uretan arreta berezia jarrita, arrainek amua noiz heldu zain itxaron dute askok eta askok. Hori amaitutakoan, sari banaketa egin dute Musika Plazan.