Aste honetako Gela programan, zinema berriaren garapena aztergai

Onintza Lete Arrieta 2025eko uztailaren 18a

Flimak grabatzeko erabiltzen den tresna. (Pixabay)

Photomuseumen zinemaren historia aztertzen ari dira, eta aste honetako saioan 1990eko hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran zinema berriak izan zuen garapenaz hausnartuko dute. Ikus-entzunezkoa gaur arratsaldean emango dute, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumeko Aula/Gela programan zinemaren historia aztertzen ari dira, eta aste honetan, 12. saioan, 1990eko hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran zinema berriak izan zuen garapena aztertuko dute. "Garai horretan, mundu osoko zinemagile gazteek adierazpide askeago eta pertsonalagoak bilatu zituzten. Danimarka, Iran, Hego Korea, Mexiko eta Australiako zinemaren ekarpenak nabarmenduko dira, ikuspegi ausart eta berritzaileak plazaratu zituzten herrialdeak", azaldu dute.

Etapa horrek "zinemaren berritze eta hedapen garaia markatzen du, hizkuntza poetikoak, intimoak eta konbentzio estetiko tradizionaletatik aldentzen diren proposamenak ekarriz", gaineratu dute.

Ikus-entzunezkoa gaur izango da, 18:00etan, eta ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide