Iker Urkirik (gitarra), Tabea Gerhardtek (ahotsa), Carmelo Garciak 'Willy' (baxua) eta David Gorospek (bateria) osatzen dute Slow Times Blues Band. 2016an sortu zen taldea, Iker Urkiriren proiektu gisa. Beraien emanaldietan Ryhtim & Blues generoaren doinuak eskaintzen dituzte, eta 2022an beraien lehen maketa grabatu zuten. Aurtengo Arranopola egitasmoko hirugarren kontzertua izango da, 20:00etatik aurrera, Musika Plazan, Arrano kanpoko agertokian.
Blues, swing eta rock 'n' rollaren espektro zabalak lantzen ditu herriko taldeak beraien emanaldietan, eta estiloen nahasketa hori baliatzen du taldeak publikoarekin konexio berezi bat sortzeko.