Haurren arrantza festa egingo dute igandean

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 17a

Haurren arrantza festaren 60. edizioa. (GUKA)

Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak 63. haurren arrantza festa antolatu du. Parte hartzeko izena 08:30etatik 10:00etara eman beharko da, igandean bertan.

63. haurren arrantza festa izango da aurtengoa, Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta. Ohikoa den bezala, itsasertzeko jaurtiketa modura egin beharko dute arrantza, lehorretik, alegia. Bakarka nahiz heldu batekin taldea osatuta parte hartu ahal izango dute haurrek. Antolatzaileek adierazi dutenez, bi aukera egongo dira: betiko arrantza egitekoa edo hil gabekoa.

Igandean bertan irekiko dute izena emateko aukera, 08:30etatik 10:00etara, Musika Plazan. Parte-hartzaileek izena eman ondoren izango dute arrantzan hasteko aukera. Amaitzean, sari banaketa egongo da Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide