Atzeratutako Arkamurka ibilbideko bisita gidatua egingo dute larunbatean

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 16a

Arkamurka basoa. (Utzitakoa)

Aurreko astean egitekoak ziren aipatu ibilbidea, baina eguraldiagatik bertan behera utzi zuen Eraztun Berde Urdinak. Bigarren irteera bat ere antolatu dute aste honetarako: hezeguneen ibilbidekoa, etzi.

Uztailaren 4an abiatu zituen bisita gidatuak Eraztun Berde Urdinak. Hiru bisita desberdin eskaintzen dituzte: hezegunea, Arkamurka eta Iñurritzako ibilbideak. Irailera arte egingo dira bisitak, asteburuero. Arkamurkako eta hezeguneetako bisitak ostiral arratsaldeetan eskainiko dituzte, txandaka; Iñurritzakoa, berriz, larunbat goizetan, bi astetik behin.

Pasa den ostiralean egin behar zuten Arkamurka ibilbideko bisita, ordea, bertan behera geratu zen alerta laranja zela eta. Gauzak horrela, aste honetan egitea erabaki da. Beraz, aste honetan bi bisita gidatu egingo dira: ostiralean, hezeguneen ibilbideko irteera egingo dute, eta larunbatean Arkamurka ibilbidekoa. Etziko irteerari suhiltzaileen biribilguneko geltokian emango zaio hasiera, 18:00etan, eta, larunbatekoari, berriz, Vista Alegreko igogailuan, ordu berean.

Bisita gidatuetan parte hartzea doakoa izango da, baina plazak mugatuak izango dira; gehienez 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, Zarauzko Turismo Bulegora joan edo deitu daiteke, baita zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzi ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide