Zarauzko gazteek Fair Play saria jaso dute Donosti Cup futbol txapelketan

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 15a

Zarauzko infantilen taldea, Fair Play saria jaso ondoren. (ZKE Futbola)

Donosti Cupeko B13 kategorian joko garbiaren Fair Play Award saria lortu dute Zarauzko infantil mutilek.

Txapelketako azken fasean aurrera iristea lortu ez badute ere, gustura agertu dira Zarauzko gazteak beraien kiroltasuna aintzat hartu delako. Antolakuntzak, lehiakortasunaz haratago baloratu du zarauztarren lana. Jasotako sariagatik, 2000 euro eman dizkiete zarauztarrei, kirol-materialean gastatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide