Usoa Ostolaza zarauztarrak ezin izan du Mendiko Saria bereganatu Italiako Giroan; azken etapan ihes egin dio Euskaltel-Euskadiko kirolariari. Atzo, igandea, itzuliko zortzigarren eta azken etapa hasterako Sarah Gigante aurkariari puntu bat ateratzen zion Ostolazak, baina txirrindulari australiarrak sekulako etapa egin zuen, eta soinean zuen mailota defendatzeko aukerarik gabe utzi zuen zarauztarra.
Ostolazak hirugarren etapan jantzi zuen Italiako Giroko mendiko txapeldunari dagokin maglia azzurra, eta baita zazpigarrenean ere, baina azken etapan ezin izan zion eutsi. Sailkapen nagusian 50. lekuan bukatu du zarauztarrak.