Eibarko bizilagun Esteban Oroz etxauriarraren margolanak daude ikusgai Ipar kaleko Lukas ardotegian, duela pare bat astetik. Kalean margotzen ikasitako artista da bera, aire libreko marrazki lehiaketetan eta lagunartean egindako irteera artistikoetan.
Betidanik margotu duela onartu du, eta bere esanetan, Joaquin Sorolla, Elias Garralda, Joaquin Mir, Rosiñol, Bixente Iriondo, Angel Goenaga eta MIguel Okinaren eskolakoa eta jarraitzailea da. Edonola ere, bere margotzeko modua "pertsonala" dela adierazi du, "modaz eta estiloz gaindi" dagoena.
Orozen margolanak hilaren 24ra arte bisitatu ahal izango dira, tabernaren ordutegian.