EHUren Urrezko Domina jasoko du Jose Angel Iribarrek

Mireia Galarza Bastida 2025eko uztailaren 11

Jose Angel Iribar eskerrak ematen San Mameseko atarian, haren omenez jarritako estatuaren inaugurazioan. (Athletic)

Beste hainbat arrazoiren artean, errektore taldeak Iribarren "gizatasuna eta euskararekiko nahiz herriarekiko konpromisoa" azpimarratu nahi ditu. Zehazki, ikasturte hasierako ekitaldian banatuko dituzte aitortzak, irailaren 10ean.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore taldeak atzo aurkeztu zuen gobernu kontseiluan Urrezko Domina jasotzeko hiru hautagaien proposamena, eta tartean da Jose Angel Iribar Athletickeko atezain ohi eta zarauztarra. Berarekin batera, Nekane Balluerka EHUko errektore ohiak eta Carlos Garaikotxea Jaurlaritzako lehendakari ohiak jasoko dituzte aipatutako dominak.

Beste hainbat arrazoiren artean, errektore taldeak "beraien gizatasuna eta euskararekiko nahiz herriarekiko konpromisoa" azpimarratu nahi ditu. Horretaz gain, Iribarrek "kirola balore eskola gisa sustatzen" lagundu duela ere gehitu dute, "etengabe eta batez ere gazteen artean". Eta zera azpimarratu du unibertsitate publikoak: "Talde lana, pertseberantzia, errespetua eta ahalegina zer den erakutsi du kirolaren bitartez, betiere bertakoan errotuta, baina mundura irekitako nortasun kolektiboa islatuz, EHUk egin ohi duen legez". 

Zehazki, ikasturte hasierako ekitaldian banatuko dituzte aitortzak, irailaren 10ean. EHUko Gipuzkoako campusean egingo duten ekitaldia.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide