Hasi da saskibaloi festa malekoian. Zehazki, atzo abiatu zuten 3x3 Gipuzkoako Txapelketa, eta, guztira, 150 talde ariko dira igandera arte txapelketa jokatzen. Zirkuitua Urretxun hasi zen, ekainaren 15ean, eta puntu gehien lortzen dituzten taldeek abuztuaren 30ean jokatuko dute final handia –zehazteko dute oraindik non–.
Sei kanporaketa jokatzen ari dira, ondorengo herri eta hirietan: Urretxu (ekainak 15), Bergara (ekainak 21), Donostia GBC (ekainak 28), Beasain (uztailak 5), Zarautz (uztailak 13) eta Donostia Basket kalea (abuztuak 17).
Atzo arratsaldean 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoek jokatu zituzten partidak; gaur, juniorrak eta kadeteak; bihar goizean, kimuen txanda izango da; bihar arratsaldean, kuadrillaka jokatu ahal izango da; 2014, 2015 eta 2016an jaiotakoek, igandean egingo den jardunaldi irekian parte hartzeko aukera izango dute berriz ere; eta, azkenik, igande arratsaldean seniorrek.
(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida)