Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko. Uztailaren 30eko, 31ko eta abuztuaren 1eko gauetan, Zarautzera arteko zuzeneko lineak izango dira, Zestoan, Zumaian eta Getarian geldialdiak eginez.
Lau herri horietara iritsiko diren autobus zerbitzuak 00:30ean, 01:10ean, 02:30ean, 03:10ean, 04:30ean, 05:10ean eta 06:30ean aterako dira Azpeitiko anbulatorio aurreko geralekutik. Dena den, 06:30eko autobusa uztailaren 30etik 31ra arteko gauean eskainiko dute soilik; alegia, uztailaren 31tik abuztuaren 1era eta abuztuaren 1etik 2ra arteko gauean 05:10eko autobusa izango da kostaldera bidaia egingo duen azkena.