PORRA

Bihar amaituko da aurtengo arraun porran parte hartzeko epea

Erredakzioa

ZAEko bi talde dabiltza lehian aurtengo arraun denboraldian, emakumezkoak ETE ligan eta gizonezkoak KAE1 ligan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran. Irabazleak Borda Ardoakeko otarra ederra irabaziko du.

Zarautzguka.eus-ek aurten ere prest du arraun denboraldiko porra. Herriko bi talde dabiltza lehian, KAE 1 eta ETE ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran.

Irabazleak Borda Ardoakeko otarra ederra irabaziko ditu.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Porra egiteko epea bihar, astelehena, 12:00etan, amaituko da.

Esteka honetan egin daiteke porra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide