Itsaso Gutierrez Retolaza musikariak (Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritua) 2012an sortu eta gidatzen duen proiektua da On. Eten luze baten ondoren, aurten gogotsu eta indartsu itzuli da oholtzetara, taldekide berriekin: Maialen Urretabizkaia baxuan eta Maialen Arana baterian.
Gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Musika Plazan ariko dira zuzenean, Arranoko terrazan. Hain zuzen ere, Arranopola egitasmoko udako bigarren talde gonbidatua izango da On. Hirukoteak rock melodikotik abiatuta hainbat genero uztartzen ditu, betiere emakumearen begiradatik eta kezketatik hitz eginez.