Hasi da Donosti Cupeko lehia Astin

Intza Trula 2025eko uztailaren 8a

Jardunaldiko lehenengo partida 15:00etan hasi da Asti Txikin, eta iluntzera arte jokatuko dituzte neurketak bertan. Esaterako, Zarautzek 17:20ean jokatuko du, Aravaca Soccer selekzioaren aurka.

Donosti Cup futbol txapelketari hasiera eman diote gaur Gipuzkoako 60 bat futbol zelaitan; tartean, Astin ari dira jokatzen zenbait neurketa. Gaurtik igandera arte, Euskal Herriko eta nazioarteko talde ugari ariko dira lehian: orotara, 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute kirol ekitaldian.

Jardunaldiko lehen neurketari 15:00etan ekin diote Asti Txikin. Eguzki galdatan eta bero itogarriarekin, baina parte hartzaile guztiek beren onena erakutsi dute zelaian. Beraz, ez da aitzakiarik izan; txapelketa garrantzitsua dute aurrean eta irabaztea dute helburu.

Frantziako Lavaur A eta Kataluniako Elite Fut Academy taldeen arteko neurketa izan da aurrenekoa, eta katalanak nagusitu dira, 0-1eko markagailu estuarekin. Bi taldeen artean maila parekatua egon da, eta azken minutura arte egon da bizirik partida. 

Arratsaldeko bigarren partida ordu erdi geroago hasi da, 15:30ean. Zestoako taldeak Frantziako Sagc Cestas B izan du aurrez aurre, eta jarraian etorri dira Lavaur B eta Antigua Luberri. Zarautzek 17:20ean egingo du debuta, Madrilgo Aravaca Soccer selekzioaren aurka. Ordu erdi geroago Oriok jokatuko du, Elite Fut Academyren aurka.

Hona hemen Astiko futbol zelaietan datozen ordu eta egunetan jokatuko dituzten neurketa guztiak:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide