Vista Alegreko jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera

Intza Trula 2025eko uztailaren 8a

Iazko Vista Alegre jaietako irudia. (Aritz Mutiozabal)

Ostiralean txupina botata murgilduko dira festa betean auzoan, 19:00etan. Larunbatean herri bazkaria egingo dute, eta bertara joateko txartelak eskuratzeko azken eguna da gaur.

Heltzear dira Vista Alegreko festak: datorren ostiraletik igandera ospatuko dituzte auzoko jaiak, eta egitarau oparoa ondu dute hiru egun horiez gozatzeko. Hitzordu horien artean, herri bazkaria antolatu dute haur, gazte zein helduentzat, eta bertara joateko txartela erosteko azken eguna gaur da.

Ostiralean 19:00etan hasiko da festa giroa Vista Alegren, txupina botata. Jarraian, buruhandiak, dardo txapelketa eta sardina jana izango dituzte. Iluntzean, bertsolariek eta musikak girotuko dituzte jaiak.

Larunbateko bazkariari dagokionez, tiketak Gastrotxoko auzo elkartean eskuratu daitezke: helduenak 15 euroan eta haurrenak 8 euroan. Jubilatuentzako txartela, berriz, doakoa izango da, baina izena ematea derrigorra izango da beraientzat ere. 14:00etan hasiko da haurren bazkaria, eta helduena ordu erdi geroago, 14:30ean.

Egitaraua:

Uztailak 11, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa, buruhandiekin.
  • 19:15. Dardo txapelketa.
  • 20:00. Sardina jana.
  • 21:30. Bertsolariak eta musika.

Uztailak 12, larunbata

  • 10:00. Diana.
  • 10:15. Marrazki lehiaketa.
  • 12:00. Torreoian krosa.
  • 14:30. Haurren bazkari herrikoia.
  • 15:00. Helduen bazkari herrikoia eta bingoa.
  • 15:30. Futbolin junior txapelketa.
  • 16:00 - 19:00. Puzgarriak.
  • 18:30. Vista Alegreko igogailuen inaugurazio girotua.
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 22:00. Paxo bakarrizketa.
  • 23:00. Radio Rebelde.

Uztailak 13, igandea

  • 10:30. Diana.
  • 10:30. Eskulanak eta gorputz margoketa.
  • 12:00. Apar festa.
  • 12:30. Trikitilariak eta saltsa.
  • 16:30. Saskiratze eta penalti txapelketa eta txokolatada.
  • 17:30. Toka txapelketa.
  • 19:00. Slow Times Blues Band.
  • 21:00. Festa amaiera traka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide