Pilota partidak izango dira San Inazio egunez Aritzbatalde pilotalekuan

Andoni Elduaien 2025eko uztailaren 8a

IƱaki Artola izango da protagonistetako bat. (Baiko)

Masters CaixaBank txapelketako bigarren jardunaldiko esku pilota partidak hartuko ditu Zarauzko Aritzbataldek. Jaialdi horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Pilota partidak izango dira hilaren 31n, San Inazio egunez, Zarautzen. 17:15ean hasita, Masters CaixaBank txapelketako lehiak izango dira jokoan Aritzbatalde frontoian, txapelketaren bigarren jardunaldikoak zehazki.

Lehia nagusian, Jaka-Zabaleta eta Artola-Martija bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago. Aurreneko partidan, Masters CaixaBank B Serie mailakoan, Agirrek eta Eskuzak osatuko dute bikote bat, eta bestea, Salaberriak eta Arangurenek.

Zarauzko hitzordurako sarrerak salgai daude online dagoeneko. 35 ordaindu beharko dira kantxako sarrerak, eta 25 euro, errebotekoak. Honako lotura honetan eros daitezke hilaren 31rako partidak ikusteko sarrerak. Dena den, sarrerarik gelditzen bada, frontoiko leihatilan ere salduko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide