Merezitako harrera, asteburuko lan bikaina ospatzeko

Julene Sorarrain 2025eko uztailaren 7a

Zarautz Arraun Elkarteko emakumeek asteburuan egindako lan bikaina ospatu zuten atzo arratsaldean Lege Zaharren enparantzan. Sestaoko eta Zumaiako banderak irabazita, bolada onean jarraitzen dute zarauztarrek.

Sestaoko Udalaren Bandera larunbatean eta Zumaiako VIII. Ikurriña igandean irabazita, asteburu bikaina izan da beste behin Zarautz Gesalaga-Okelaneko emakumeentzat. Atzo iluntzean jaso zuten merezitako harrera Lege Zaharren enparantzan herritarren eta jarraitzaileen partetik. 

Atzoko ekitaldia, ordea, berezia izan omen zen. Izan ere, Esteban Collantes Zarautz Kirol Elkarteko lehendakariaren heriotzaren harira, harrera “lasaiago bat” egin nahi izan zuten, eta asteburuan eskuratutako banderak udaletxeko balkoian eskegi dituzte, xingola beltzekin, "herriko kirolaren alde egindako lan guztia" omentzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide