ZAEko traineruek goiko postuetan jarraitu nahi dute

Aritz Mutiozabal 2025ko uzt. 4a, 13:30

ZAEko neskak banderarekin. (Julene Sorarrain)

Emakumezkoek bi jardunaldi jokatuko dituzte; bihar, Sestaon eta etzi, Zumian. Gizonezkoek igandean bakarrik, Zumaian. Bestalde, infantil mutilak Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan lehiatuko dira.

Zarautz Arraun Elkarteko emakumezkoek liga hasiera ezin hobea egin dute, eta dinamika berari eusteko borrokan ariko dira asteburu honetan. Bihar goizean, 11:00etan hasita, Sestaoko Bandera izango dute jokoan, eta Enbata hirugarren txandan lehiatuko da, San Juanekin eta Kaikurekin batera.

Igandean, berriz, Zumaiako Emakumezkoen VIII. Ikurriña jokatuko dute; estropada hori ere 11:00etan hasiko da. ZAEko emakumezkoak bigarren postuan daude une honetan, lehena den San Juanekin 34 puntutan berdinduta.

Zarauzko gizonezkoak ere txukun abiatu dute liga, eta hirugarrenak dira gaur-gaurkoz KAE1 mailako sailkapen orokorrean, bigarrena den Arkoterekin eta laugarrena den Zumaiarekin 37 puntutan berdinduta. Santurtzi da buru nagusitasun osoz, 48 punturekin.

Asteburu honetan, gizonezkoek estropada bakarra izango dute, eta Zumaiakoa izango da hori. ETE ligakoen jardunaldiaren ostean ekingo diote, 12:00 aldera. Sailkapeneko lau onenak elkarren aurka ariko dira nor baino nor, beraz, jardunaldi amaieran gorabeherak izango dira goiko postuetan.

Bestalde, ZAEko infantil mutilak Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Castrelo de Miñon (Galizian).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide