Ansorregik eta Larrañagak emango diote hasiera udako erromeri sasoiari

Mireia Galarza Bastida 2025ko uzt. 5a, 15:00

Zarauzko udako erromeriak. (Zarauzko Udala)

Betiko legez, Musika Plazan izango dira musika hitzorduak, bihar hasi eta abuztua amaitu arte. 19:30ean izango dira guztiak. 

Aristerrazuko erromeri denboraldia amaitu ondoren, hitzordu horiek jarraipena izango dute udan zehar Zarautzen. Igande honetan hasiko dira udako erromeriak, eta igandero igandero, abuztu bukaerara arte trikiti doinuak entzuteko aukera izango da Musika Plazan 19:30ean hasita.

Zehazki, igande honetako hitzorduan, Ansorregi eta Larrañaga igoko dira oholtzara. Uztailaren 13an, Etxaide, Garixe eta Naiararen txanda izango da, eta uztailaren 20an, Alaitz, Gorka eta Ainararena. Uztaileko azken hitzordua 27an izango da, Laja eta Lutxurdio, eta Izer eta Alabierrekin batera. Abuztuan, berriz, 3an, 10ean, 24an eta 31n izango dira erromeriak. Horietan, hurrenez hurren, erromeri saioak eskainiko dituzte hurrengo musikariek: Miren, Mirari eta Agur; Intxausti eta Larrañaga; Elustondo anai-arrebak; eta Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide