Bihar egingo dute zezen puzgarrien entzierroa

Mireia Galarza Bastida 2025ko uzt. 5a, 12:00

Iazko entzierroa. (Artxiboa)

Lege Zaharren Enparantzatik hasiko da hitzordua, 12:00etan. Udako egitarauaren barruan kokatutako ekintza izango da biharkoa. 

Bihar hasiko dira Iruñean sanferminak, baita entzierroak ere. Festa nagusituko da hiriburu horretan, baina ez da izango sanferminak ospatuko dituzten leku bakarra. Izan ere, urtero bezala, Zarautzen ere izango dute etxeko txikienek zapi gorria jantzi eta zezenen aurrean korrika ibiltzeko aukera.

Udako egitarauaren barruan, bihar egingo dute entzierroa zezen puzgarriekin. Lege Zaharren Enparantzatik hasiko da hitzordua, 12:00etan hasita. 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide