Bihar zortzi hasiko dute 3x3 Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa

Intza Trula 2025ko uzt. 2a, 12:00

Hainbat jokalari iaz, 3x3 txapelketa jokatzen, malekoian. (Ian Ruiz Lizaso)

Uztailaren 10etik 13ra egingo dute Zarauzko kanporaketa, eta parte hartu nahi dutenek zabalik dute oraindik izena emateko aukera. Txapelketako zirkuitua Urretxun hasi zuten ekainean, eta finala abuztuaren 30ean izango da.

Datorren ostegunetik igandera jokatuko dute Zarautzen 3x3 Gipuzkoako Txapelketa. Ekainaren 15ean abiatu zuten zirkuitua Urretxun, eta puntu gehien lortzen dituzten taldeek abuztuaren 30ean jokatuko dute final handia, baina lekua zehazteko dago oraindik.

Zarauzko kanporaketan parte hartu nahi duten taldeek oraindik aukera dute inskripzioa egiteko, ondorengo lotura honetan.

Aste hauetan zehar, Urretxun, Bergaran eta Donostia GBCn jokatu dituzte kanporaketak, eta datozenak Beasainen (uztailak 5), Zarautzen (uztailak 13) eta Donostian (abuztuak 17) izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide