Gaur hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Guztira, 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute torneoan, eta horietatik 200 izango dira emakumeek osatutakoak. Denera, gutxi gorabehera, 16.000 pertsona bilduko ditu txapelketak. 2.000 partida inguru jokatuko dituzte datozen egunetan Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan, tartean Urola Kosta eskualdekoetan.
Zarauzko Astiko futbol zelaietan ere jokatuko dituzte horietako zenbait partida, 130 bat lehia, guztira. Hain justu, bihar hasiko dira partidak han 15:00etan, eta igandean jokatuko dituzte azkenak, hainbat mailatako finalak erabakiz; larunbatean, ordea, ez da lehiarik izango.
Hona hemen Zarauzko Astiko futbol zelaietan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: