Zarauzko parrokoak botako du Azpeitiko saninazioetako txupinazoa

Aitziber Arzallus 2025ko uzt. 1a, 16:11

Kepa Susperregi Zarrauzko parrokoa. (Guka)

Herritarrek aukeratu dute Kepa Susperregi izatea uztailaren 30ean Azpeitiko festei hasiera emateko suziria airera botako duena. Iaz Zarauzko Parrokiaren ardura hartu aurretik, Susperregi hiru hamarkadaz izan zen Azpeitiko Parrokiako erretore.

Kepa Susperregi Zarauzko parrokoak botako du Azpeitiko sanizazioei hasiera emango dien txupinazoa. Iaz Zarauzko Parrokiaren ardura hartu aurretik, Susperregi hiru hamarkadaz izan zen Azpeitiko Parrokiako erretore, eta azpeitiarrek, udalak proposatutako lau hautagaien artean, bera aukeratu dute suziria aireratzeko. Maitea da Susperregi Azpeitian, eta iaz ere, hango kargua utziko zuela jakin zenean, elkarte eta eragile batek baino gehiagok antolatu zizkioten egindako lana eskertzeko agur ekitaldiak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide