Ostolazak brontzearekin konformatu behar izan du Espainiako Txapelketako errepideko proban

Aitziber Arzallus 2025ko uzt. 1a, 12:41

Usua Ostolaza Granadako Espainiako Txapelketako errepideko proban (Euskadi Fundazioa)

Irabazlearengandik minutu eta hamahiru segundora helmugaratu da Laboral Kutxa taldeko txirrindulari zarauztarra, eta hirugarren lekuan bukatu du lehia. 

Usoa Ostolaza Laboral Kutxa taldeko txirrindulari zarauztarrak hirugarren egin zuen herenegun Granadan, Espainiako Txapelketako errepideko proban. Movistar taldeko Sara Benito nagusitu zen, esprientean Liv AlUla Jayco taldeko Mavi Garcia menderatuta, eta garailearengandik minutu bat eta hamahiru segundora helmugaratu zen zarauztarra. Horrenbestez, zilarrezko eta brontzezko domina banarekin amaitu du Ostolazak Granadan jokatutako txapelketa. 

Ostolazak adierazi du errepideko proban ez zituela sentipenik onenak izan. "Erasotzen saiatu naiz, baina ez nengoen indartsu. Azkenean, Mavik eta Sarak aurretik alde egin dute. Nik ez nuen tartea ixteko indarrik, eta orduan hirugarren postua eta brontzea lehiatu ditugu esprintean".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide