Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Photomuseumen: Bularka begiratzea, hain zuzen ere. Fernando Garate eta Estrella Gomara artistek ondutako MV bildumako 30 lan biltzen ditu erakusketak.
Interesa dutenek uztaila eta abuztua bitartean izango dute lanak ikustera joateko aukera: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik aretoa.