Haurren Txaparrotan txapelketak baditu irabazleak

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 30a, 13:14

BM Patxingako jokalariak, kimu mutiletan irabazleak. (Utzitakoa)

Pasa den asteburuan jokatu dute Zarauzko Desertu txikian haurren Txaparrotan hondartza eskubaloi txapelketa. Kimu eta infantil mailetan txapeldunak ere izan ziren. 

Hondartzako eskubaloi ikuskizuna izan da pasa den asteburuan Zarauzko Desertu txikian. Ehundik gora taldek hartu dute parte haurren Txaparrotan txapelketan. Larunbata eta igande artean jokatu dituzte partidak, eta azken egun horren jokatu zituzten finalak, baita sariak banatu ere. 

Benjamin mailan ez zen finalik izan. Bai, ordea, kimu eta infantiletan. Hala, kimuetan, neskatan, Txarfers taldea izan zen irabazlea eta Inurriak txapeldunordea. Kimuetan baita ere, baina mutiletan, irabazlea BM Patxinga izan zen, eta txapeldunorde Xolomo.

Infantiletan, neskatan, Zasteroak izan da aurtengo Txaparrotako irabazlea, finalean Orioko neskei irabazi eta gero. Mutiletan, Brr Brr Txaparroteam taldeak irabazi du, eta txapeldunorde Ijitok izan da. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide