Martxan da Gipuzkoako gastronomian aritzen diren belaunaldi berriak saritzea xede duen Gastronomika Talent sarien aurtengo edizioa. Aurten ere hainbat sari banatuko dituzte, eta horietako bat jasotzeko lehian da Zarauzko Masta taberna.
Produktuaren trataeraren sarirako hautagaiak dira Zarauzko Masta tabernako Javier Ochoa, Garikoitz Arruabarrena eta Judit Ayago. Haiekin batera dira hautagaiak, halaber, Zumaiako Muina tabernako Rocio Maeso, Ander Rodriguez, Amaia Rodriguez eta Mikel Toledo nahiz Donostiako Ikili jatetxeko Aitor Martin.
Hilaren 16an banatuko dituzte sariak Donostiako Maria Cristina hotelean, eta han izango dira hautagaiak. Aurtengo epaimahaia Elena Arzak, Martin Berasategi eta David de Jorge sukaldariek osatu dute, Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritzako presidentearekin, Basque Culinary Centerreko zuzendaritza kide Idoia Callejarekin nahiz Guille Viglione gastronomoarekin batera.