Etxebizitzaren aferaz hitz egingo du EH Bilduk

Intza Trula

Salberdin eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza batzuk. (Intza Trula)

Asteazkenean jarri dute hitzordua, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.

EH Bilduk Zarauzko etxebizitzen gaia jorratuko du datorren astean herritarrekin. Etxebizitza ez da jolasa lelopean egingo dute saioa, asteazkenean, 19:00etan. Lege Zaharren Enparantzan jarri dute elkartzeko hitzordua, eta gaiaren inguruan interesa duten guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide