Kirol Egokituaren Euskal Federazioak, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, areto futbol egokituko Euskal Kopa antolatu dute Aritzbatalden. Larunbatean jokatuko dute, goizean hasi eta iluntzera bitartean.
Zehazki, 10:30ean ekingo diete lehen bi finalerdiei. Atsedenaren ondoren, arratsaldean jokatuko dituzte finalak txapelketako talderik onenek: 16:30ean izango da 2.B mailako final handia, eta 17:15ean 2.A mailakoa. 1. mailako final handia, berriz, 18:15ean hasiko da.