Igandean jokatuko dute Zarauzko Xake Txapelketa

Intza Trula 2025ko eka. 20a, 14:00

Zarauzko Xake Klubak antolatutako txapelketa bateko irudia. (Jabi Gonzalez Toston)

Oraingoz, hogei lagun inguruk eman dute izena, baina oraindik zabalik dago horretarako aukera. Lege Zaharren Enparantzan jokatuko dute txapelketa, 10:00etatik 13:00etara.

Igandean jokatuko dute Zarauko Xake Txapelketa, Zarauzko Xake Klubak antolatuta. Lege Zaharren Enparantzan jarri dute hitzordua, eta denboraldia agurtzeko baliatuko dute sariketa.

Hori hala, 10:00etan abiatuko dituzte partidak, eta 13:00 aldera amaitzea aurreikusi du antolakuntzak. 7-8 partida jokatuko ditu xakelari bakoitzak –parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da hori–, 5+0 erritmoan.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dagoeneko hogei lagun inguruk eman dute izena txapelketan, baina inskripzioa egiteko aukerak zabalik jarraitzen du oraindik. Horretarako, 634 41 42 78 (Andoni Etxabe) zenbakira mezua bidali behar da, eta edozein zalantza argitzeko ere bide hori erabili daiteke. Inskripzioa doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide