'Como entrenar a tu dragon' filma proiektatuko dute asteburuan Modelon

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 20a, 09:00

Guztira umeei zuzendutako filmaren hamar saio eskainiko dituzte. Filmak Hiporen istorioa kontatzen du, Mema uharte malkartsuan bizi den gazte batena.

Gaurtik hasita astearteartera bitartean, Como entrenar a tu dragon filma eskainiko dute Modelon. Haurrei zuzendutako filma Dean DeBlois zinemagileak zuzendu du, eta Mason Thames, Nico Parker eta Gerard Butler ditu, besteak beste, aktore protagonisten artean.

Bertan, Hipo da protagonista, Mema uharte malkartsuan bizi den gazte bat, non bikingoak eta dragoiak etsaiak izan diren belaunaldiz belaunaldi. Estoiko Neurrigabe buruzagiaren seme burutsu eta gutxietsiak mendeetako tradizioari egingo dio desafio, Desdentao dragoi beldurgarriaren lagun bihurtuta. Lotura bitxi horrek dragoien benetako izaera argituko du, bikingoen gizartearen oinarriak zalantzan jarrita.

Gaur, ostirala:

      17:30      Cómo entrenar a tu dragón
      20:00      Cómo entrenar a tu dragón

Etzi, larunbata:

      18:00      Cómo entrenar a tu dragón
      20:30      Cómo entrenar a tu dragón

Ekainak 22, igandea:

      16:45      Cómo entrenar a tu dragón
      19:15      Cómo entrenar a tu dragón

Ekainak 23, astelehena

      17:00      Cómo entrenar a tu dragón
      19:30      Cómo entrenar a tu dragón

Ekainak 24, asteartea:

      17:30      Cómo entrenar a tu dragón
      20:00      Cómo entrenar a tu dragón

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide