Identitatearen bilaketari buruzkoa izango da gaurko Photomuseumeko saioa

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 20a, 10:00

'Performance' filma. (Austin films)

Beti bezala, 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da sarrera. Photomuseumeko kideek azaldutakoaren arabera, 60ko hamarkadaren amaieran eta 70ekoaren hasieran, zinemagintza europarrak "haustura eta berrikuntza garaia" bizi izan zuten, eta identitate berrien gaia lantzen hasi ziren. 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, identitatearen bilaketari buruzko saioa eskainiko dute. Beti bezala, 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da sarrera. 

Photomuseumeko kideek azaldutakoaren arabera, 60ko hamarkadaren amaieran eta 70ekoaren hasieran, zinemagintza europarrak "haustura eta berrikuntza garaia" bizi izan zuten. Peeping Tom (1960), If… (1968) edo A Clockwork Orange (1971) bezalako filmek gizartearen arauak, genero-rolak eta botere-egiturak kolokan jarri zituzten "istorio probokatzaile eta esperimentalekin".

Testuinguru horretan sortu zen 1970ean estreinatutako film britainiar berezi bat, Performance, non krisian dagoen gangster bat eta bakartuta bizi den artista bat identitate-joko arriskutsu batean murgiltzen diren. Zuzendari bikote ezohiko batek eta rock britainiarraren ikono batek, Mike Jaggerrek, parte hartzen dute pelikulan, eta "psikodelia, indarkeria, anbiguotasun sexuala eta Borgesen lanetan oinarritutako gogoeta filosofikoak nahasten ditu". 

Narraziotik harago, "esperientzia sentsorial bat" dela gehitu dute antolatzaileek, "nor garen eta gure burua nola eraikitzen dugun" pentsarazten duena. "Saio hau aukera paregabea da zinema esperimentala berriz ezagutzeko eta gaur egungo kezkei lotzeko", azpimarratu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide