Herri batzarra egingo du bihar EH Bilduk, 20:00etan hasita, beraien bilgunean. Izan ere, bi urte igaro dira legealdia hasi zenetik, eta denbora honetako balorazioa egin nahi du koalizioak.
Hori hala, orain arteko lana azaldu, egindako urratsak partekatu eta etorkizunari begira dituzten erronkez arituko dira biharko saioan. Koalizioko militanteak zein herritarrak gonbidatu dituzte saiora, "bi urte hauetan egindako ibilbidea partekatu eta aurrerantzean hartu beharreko norabideak elkarrekin hartzeko".