Egitarau oparoarekin datoz aurtengo Zelai Ondoko festak

Julene Sorarrain 2025ko eka. 18a, 14:00

Iazko Zelai Ondoko jaiak. (Guka)

Ostiral arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte, festa giroan murgilduko dira Zelai Ondon. Etzi, txupina jaurti ostean, banderaren igoera egingo dute Zulaika Botikaren biribilgunetik, 19:00etan. Jarraian, crossfit erakustaldia, parrillada eta erromeriak alaituko dute auzoa. Iluntzean, Dj Bon arduratuko da herritarrak dantzan jartzeaz.

Egun gutxi falta dira txupina lehertu eta Zelai Ondoko festei hasiera emateko, eta jai batzordeak egitarau biribila prestatu du adin guztietako herritarrentzat. Ostiral arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte iraungo dute auzoko jaiek, eta ez dira faltako ohiko parrilladak, bolatokiko jardunaldiak, kontzertuak, haurrentzako ekintzak edota auzoko bazkaria.

Egitaraua

Ekainak 20, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa eta bandera igoera.
  • 19:00. Crossfit erakustaldia.
  • 20:00. Parrillada bolatokian.
  • 22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.
  • 01:00. Bon DJa.

Ekainak 21, larunbata

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak eta haur txokoa eta Zelai Ondoko patata tortilla lehiaketa.
  • 12:00. Tortillak aurkezteko epea, parrillagunean.
  • 13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea.
  • 16:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30-19:00. Giltzatako tailerra eta bolo txapelketa nerabeentzat, Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik.
  • 19:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
  • 19:00. Iago Magoa, pistan.
  • 20:00. Parrillada, bolatokian.
  • 23:00-03:00. Fan&Go dantzaldia

Ekainak 22, igandea

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Zelai Ondoko bola eta toka txapelketa, Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:00. Haur txokoa, pistan.
  • 11:00. Zelai Ondoko auzo krosa, Zulaika botikaren biribilgunean. 3 urtetik LH6. mailara artekoentzako. Lau mailatan banatuta jokatuko dute.
  • 12:00. Irristaketa jolasak, pistan.
  • 14:00. Zelai Ondoko auzo bazkaria, pistan. Txartelak salgai daude Trigal, Iluntze eta Zelaitxon.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide