Nahia Arregik eta Eva Manzanasek gerriko beltza lortu dute Euskadiko Judo Federazioaren azterketan

Intza Trula 2025eko ekainaren 18a

Nahia Arregi eta Eva Manzanas judokak albo banatan, gerriko beltzarekin. (Judo Klub Zarautz)

Borroka Arteen Aretoan egin zituzten probak, pasa den larunbatean. Hunkituta jaso zuten gerrikoa Judo Klub Lizardiko judokek.

Azken hilabeteetako lanak bere fruituak eman ditu Eva Manzanas eta Nahia Arregi Judo Klub Lizardiko kideentzat. Izan ere, gerriko beltza eskuratu zuten pasa den larunbatean Donostiako Borroka Arteen Aretoan, Euskadiko Judo Federazioak prestatutako gradu azterketetan.

Proba gogor bati aurre egin behar izan zioten biek ala biek, eta bikain bete zituzten federazioak eskatutakoak. Sari banaketa ekitaldia heltzean, hunkituta jaso zituzten Manzanasek eta Arregik hain esperotako gerriko beltzak, klubeko zein familiako kideen babesarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide