Ur Bare futbol taldeari harrera egingo dio udalak arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2025eko ekainaren 15a

Ur Bare ZKE taldeko jokalariak atzoko garaipena ospatzen. (ZKE Futbola)

Lege Zaharren Enparantzan izango da ekitaldia, 19:00etan hasita, eta taldeak zaleekin zein herritarrekin ospatu nahi du.

Ur Bare ZKE futbol taldeak atzo lortu zuen hirugarren mailara igotzea, Getxoren aurka penaltietan irabazi ondoren. Egindako balentria aitortzeko, Zarauzko Udalak harrera egingo dio taldeari gaur arratsaldean, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.

Ur Bare taldeak eta Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak adierazi du ekitaldia probrestu nahi duela azken urteotan eta bereziki azken hilabeteetan jaso duten "babes eta maitasun guztia" herriari itzultzeko. Hori horrela, bertaratzeko deia egin diete zale zein herritar guztiei, lorpena elkarrekin ospatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide