Euria ahul, baina sarri egin zuen atzokoan. Hala eta guztiz ere, hori ez zen oztopo izan triatloiaren festa zapuzteko. Etxeko nahiz kanpoko triatletek gogotsu heldu zioten Zarauzko Triatloia osatzeko erronkari, baita herritarrek eta zaleek ere haiei animoak emateko. Hiru probak –igeriketa, txirrindularitza eta korrika– burutu eta helmuga zeharkatzen lehenak Guillen Montiel eta Alanis Siffert izan dira aurten, eta, gainera, nahiko erraz irabazi dute, lasterketa hasieratik buru jarri ondoren.
Txapeldun ofizialak aipatu biak izan badira ere, argi geratu da beste urte batez distantzia erdiko triatloi zorrotz hau bukatze hutsagatik, finisher izategatik, parte hartzaile guztiak direla hein batean garaile. Eta hori herriak aitortzen du.