Usoa Ostolazak irabazi du Pirinioetako etapa nagusia, eta lider jarri da

Mireia Galarza Bastida 2025eko ekainaren 14a

Usoa Ostolaza. (Artxiboa)

Gaurko garaipenarekin, lehen postua eskuratu du sailkapen nagusian. Iaz ere lasterketa bera irabazi zuen zarauztarrak. 

Usoa Ostolazak Pirinioetako Tourreko bigarren etapa irabazi du. Zarauztarra ia hasieratik gailendu da etapa nagusian, eta horrela, lehen postuan kokatu da sailkapen nagusian.

Ostolazak Trie-Sur-Baise eta Col du Soulor (134,6 km) arteko ibilbidearen azken kilometroan egin du erasoa, eta atzean utzi ditu ordura arte berarekin joan diren hiru txirrindulariak.

Ez da zarauztarrak lasterketa hau irabazten duen lehen aldia, iaz ere berak lortu baitzuen lehen helmugaratzea. Gaurko garaipenarekin, biharko azken jardunaldian txapeldun izateko aukera asko ditu Ostolazak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide