Xake denboraldia biribiltzeko txapelketa-erakustaldia egin dute

Onintza Lete Arrieta 2025eko ekainaren 14a

Xake jokalari gaztetxoak xakean jokatzen Musika Plazan. (ZKE Xake)

25 haurrek hartu zuten parte atzo arratsaldean Musika Plazan, haien gurasoen zein herritarren aurrean.

Atzo arratsaldean eman zioten amaiera eskolarteko aurtengo xake denboraldiari, Musika Plazan egin txapelketa-erakustaldi batekin. Guztira, 5 eta 8 urte bitarteko 25 haurrek hartu zuten parte, lagunarte giroan.

Aipatu gaztetxoak ZKE Xake ataleko kideekin trebatzen dira ostiralero klubean, eta bertaratu ziren gurasoek zein herritarren nabaritu zuten jokalari bakoitzak egin duen hobekuntza, kirol mailan ez ezik, arlo pertsonalean. 
 
"Ikasturtean zehar, aurkariarekiko errespetua, ideia berriak pentsatu eta ekiteko plan mota ezberdinak eta erabakiak zentzuz hartzea landu dituzte, beste hainbat ikasgaien artean", nabarmendu dute ZKE Xake arloko kideek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide