Espainiako Traineru Txapelketan lehiatuko dira Enbatako neskak

Mireia Galarza Bastida 2025eko ekainaren 13a

Zarauzko trainerua. (Artxiboa)

Hain zuzen ere, emakumezko absolutuan parte hartuko du Zarautzek, Astillero, Tolosaldea, Arraun Lagunak, eta Hibaikarekin batera.

Espainiako Traineru Txapelketa jokatuko dute asteburuan zehar Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) uretan, eta bertan parte hartuko dute Zarautz Arraun Elkarteko kirolariek.

Hain zuzen ere, emakumezko absolutuan parte hartuko du Zarautzek, Astillero, Tolosaldea, Arraun Lagunak, eta Hibaikarekin batera. Bihar, 11:00etan izango dute estropada.

Igandean, berriz, KAE1 eta ETE ligako traineruak aurkeztuko ditu Zarautz Arraun Elkarteak, 18:00etan, Musika Plazan. Arraunzaleak bertaratzera gonbidatuta daude.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide