Amaia Yaniz, Bihotza, Anwolt eta Dubai DJak Hiruputzun, gaur iluntzean

Intza Trula 2025ko eka. 14a, 09:00

Bihotza DJa. (BOD Series)

23:00etan abiatuko dituzte DJ saioak, eta 06:00etara arte luzatzea aurreikusi dute. Sarrerak atean bertan eskuratu ahal izango dira, 6 euron.

DJ saioek girotuko dute gaur Hiruputzu gaztetxea, iluntzetik hasi eta igande goizera arte. Lege Berria kolektiboak antolatuta, Amaia Yaniz, Bihotza, Anwolt eta Dubai DJak igoko dira oholtzara, 23:00etatik 06:00etara.

Banan banan igoko dira gaztetxeko oholtzara, festa elektroniko handi bat sortzeko helburuarekin. Ohikoa den moduan, sarrerak gaztetxeko atean bertan erosi ahal izango dira jaialdia hasi aurretik, 6 euroren truke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide