'Contra el running. Corriendo hasta morir en la ciudad postindustrial' liburuaz ariko dira asteartean

Intza Trula 2025eko ekainaren 15a

Luis de la Cruz idazlea.

Saltaka mendi korrika taldeak antolatu du hitzaldia. Malekoian izango da saioa, 18:00etan, baina lekua zehazteke dago oraindik.

Saltaka mendi korrika taldeak solasaldia antolatu du Luis de la Cruz idazlearen  Contra el running. Corriendo hasta morir en la ciudad postindustrial liburuaz etzi, asteartean, malekoian. 18:00etan hasiko da saio, eta antolatzaileek aurrerago jakinaraziko dute leku zehatza zein izango den.

Saiakera liburu bat da de la Cruzek idatzitakoa. Korrikari begiratzera animatzen du irakurlea, hain banakakoa izan daitekeen kirol horri, bere gizarte-eraikuntzaren prozesuari buruzko ikuspegi kritiko batetik, marka handiek baldintzatua dena eta egoerak sortzen duen frustrazioa bideratzeko joera duena.

Gainera, liburua eskuratzeko aukera ere zabaldu du Saltakak: izena eman eta liburua jaso nahi dutenek, saltaka.zarautz@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide