'Votemos' eta 'Lilo y Stitch' filmak ikusi ahal izango dira gaurtik Modelon

Intza Trula 2025ko eka. 13a, 12:30

Gaurtik astelehenera artean sei aldiz emango dute Votemos filma; Lilo y Stitch, berriz, asteartean ere emango dute herriko zinema aretoan.

Helduentzako zein haurrentzako eskaintza izango da asteburu honetan ere Modelo aretoan. Gaurtik asteartera artean, Votemos eta Lilo y Stitch filmak emango dituzte bertan.

Komedia generoko filma da Votemos, eta Santiago Requejo zinema zuzendariak gidatu du. Aktore entzutetsuek parte hartu dute bertan; hala nola Clara Lagok, Tito Valverdek, Gonzalo de Castrok, Raul Fernandez de Pablok, Neus Sanzek, Cristian Checak eta Charo Reinak.

Portalpe bateko bizilagunen istorioa du oinarri Votemos filmak. Madrilgo erdiguneko eraikin batean, bizilagunen erkidego bat bildu da igogailua aldatzeko botoa emateko. Hala ere, ustekabeko albistea, osasun mentaleko arazoak dituen maizter berri batek jabeetako baten etxebizitza alokatuko duela, bonba bat bezala erori da bileran, eta ustekabeko norabide bat hartuko du.

Bere aldetik, umeentzat zuzenduta dagoen Lilo y Stitch  filmak 2002ko zientzia fikzioko istorioa berreskuratuko du, Hawaiin kokatua, eta Lilo, Nani eta Stitch ditu protagonistatzat. Aktoreekin osatutako filma aurreko hilabete amaieran estreinatu zuten. 

Gaur, ostirala: 

  • 20:00. Votemos.

Bihar, larunbata:

  • 16:45. Lilo y Stitch.
  • 19:15. Votemos.
  • 22:15. Votemos.

Etzi, igandea:

  • 16:45. Lilo y Stitch.
  • 19:00. Votemos.

Ekainak 16, astelehena (Ikusleen Eguna)

  • 17:00. Votemos.
  • 19:30. Votemos.

Ekainak 17, asteartea

  • 17:00. Lilo y Stitch.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide