Hainbat kale itxiko dituzte bihar arratsalden triatloiagatik

Aritz Mutiozabal 2025ko eka. 13a, 09:30

Iazko Zarauzko Triatloian, triatletak bizikletako zatian abiatzen. (Guka)

Hiribusaren eta Lurraldebuseko hainbat lineatan ere aldaketak ekarri ditu; zerbitzu bakoitzaren atari digitalean emango dute horien berri.

Zarauzko Triatloia jokatuko dute bihar arratsaldean 750 kirolarik, eta dena behar bezala irten dadin, hainbat errepide itxiko dituztela jakinarazi du udalak. Ondorengo kaleetan eta ordutegietan izango du eragina probak

  • Nafarroa kalean (N-634), San Frantziskotik Elizaurrera, ekialderanzko norabidean, 14:00etatik 18:30era.
  • Meagako igoeran (GI-2633), Bizkaia kaletik zein Nafarroa kaletik, 14:00etatik 18:30era.
  • Seitximeneta kalean, 16:30etik 22:00etara.
  • Gipuzkoa kalean, eta Seitximeneta eta San Frantzisko kaleen artean, 16:30etik 22:00etara.
  • Zigordia kalean, 16:30etik 22:00etara.

Errepide mozketek, era berean, Zarauzko Hiribusaren eta Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak eragingo ditu. Aldaketen berri autobus zerbitzu bakoitzaren webguneetan zehaztuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide