Saskibaloi zaleek hitzordua dute uztailaren 10etik 13ra artean Zarautzen, 3x3 Gipuzkoako Txapelketa jokatuko baitute egun horietan herrian. Txapelketako zirkuitua Urretxun hasiko da, ekainaren 15ean, eta puntu gehien lortzen dituzten taldeek abuztuaren 30ean jokatuko dute final handia, baina oraindik lekua zehazteko dute.
Hilabete horietan zehar, finalaren aurretik, sei kanporaketa jokatuko dituzte, ondorengo herri eta hirietan: Urretxu (ekainak 15), Bergara (ekainak 21), Donostia GBC (ekainak 28), Beasain (uztailak 5), Zarautz (uztailak 13) eta Donostia Basket kalea (abuztuak 17).
ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak bere Instagram kontuaren bidez zabaldu du Zarauzko kanporaketan izena emateko aukera. Gainerako herrietako kanporaketetarako izen ematea, berriz, gipuzkoabasket Instagram profilaren bitartez egin ahal izango da, datozen asteetan.