Kaitin Allende umoregileak eta Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Irati Anda bertsolariek indarrak batu dituzte eta Kilimaterioa izeneko bertso saio eta bakarrizketa emanaldia osatu dute, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan ikusi ahal izango dena.
Allendek sortutako Klimaxetik klimateriora eta buelta bakarrizketatik sortu zen proiektu honen ideia, eta ardatz horretatik jotzen du ikuskizun honek ere. Kilimaterioak klimaxera iristeko autobidea bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko. Emakume helduak dira oholtza gainera igoko direnak, eta gaiari umorez eta konplexu gabe helduko diote.
Sarrerak 6,5 euro balio du, eta Modeloko txarteldegian eros daiteke edo bestela Kutxabank Sarrerak atari digitalean