Ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du musika eskolak

Aritz Mutiozabal 2025eko ekainaren 11

Musika eskolakoen emanaldia. (utzitakoa)

Frontoi Txikin ariko dira ikasleak eta irakasleak ostiralean, 18:30ean hasita. Aurretik, txistularien diana, batukada eta txaranga ibiliko dira kalez kale.

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du ostiral honetan, Frontoi Txikin, eta bertan, hainbat ikaslek eta irakaslek urtean zehar egindako lana aurkeztuko dute herritarren aurrean. Emanaldi nagusia 18:30ean hasiko da, baina aurrez kalejira egingo dute.

17:30ean, txistularien diana izango da, eta, ordu laurden geroago, batukada aterako da. 18:00etan, txaranga abiatuko da, eta txarangan edo batukadan parte hartzen ez duten ikasleak frontoian hasiko dira jotzen. Kalejirako ibilbidea ondorengoa izango da: Udaberri, Zigordia, udaletxea, Modelo aretoa, Musika Plaza, Kale Nagusia eta Larrañaga farmazia, hurrenez hurren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide