Irailera arte agurtu dira Ikaslaguneko kideak

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 9a, 15:30

Hain zuzen ere, hondartzara joan ziren ikasle nahiz irakasle guztiak, Bugi-Bugiko dinamizatzaileen laguntzarekin, ikasturtea amaitzeko. Hondartzan jolasean aritu ondoren, txokolatada eder batekin borobildu zuten eguna eta ikasturtea. 

Ekainarekin batera, Ikaslaguneko kideek amaitu dute ikasturte honetako lana. Duela hamar urte inguru sortutako proiektuak helburutzat izan du aurten ere "ikasleei euren ikasketa prozesuan laguntzea", eta xedea beteta, ikasketa sasoiari amaiera eman zioten joan den asteburuan. Hain zuzen ere, hondartzara joan ziren ikasle nahiz irakasle guztiak, Bugi-Bugiko dinamizatzaileen laguntzarekin. Hondartzan jolasean aritu ondoren, txokolatada eder batekin borobildu zuten eguna. 

Ikasturte amaiera baliatu nahi izan dute proiektuko boluntarioek bertan parte hartu nahi dutenei gonbidapena zabaltzeko. Zehazki, astelehenetik ostegunera eskaintzen diete laguntza herriko ikastetxe guztietatik iristen zaizkien ikasleei, 17:00etatik 18:00 bitartean. Eta honakoa gehitu dute: "Bakoitzak erabakitzen du zenbat egunetan lagundu nahi duen, edozein laguntza onartzen dugu besoak zabalik". Urdaneta kaleko 6. zenbakian jarraituko dute hurrengo urtean ere, eta zalantzak dituztenentzat helbide elektronikoa erraztu dute: ikaslagun@gmail.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide