Berrikuntzekin dator Zarautz Futsal Cup txapelketaren bigarren edizioa

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 9a, 14:45

Iazko edizioko partida bat. (Julene Sorarrain)

Uztailaren 19 eta 20an jokatuko dute txapelketa, egun guztian zehar, 09:00etan hasi eta 21:00ak arte. Ekainaren 23a izango da izena emateko azken eguna.

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Zarautz Futsal Cup txapelketaren bigarren edizioa antolatu du ZKEk uztailaren 19 eta 20rako. "Areto futbola bultzatzeko asmoz" antolatu dute beste behin txapelketa, eta aurreko urtean bezala, Aritzbatalde kiroldegian eta Lizardi aretoan jokatuko dituzte partidak.

Aurtengo edizioak, baina, berrikuntzak ere izango ditu, egun guztian zehar jokatuko baitute txapelketa, 09:00etan hasi eta 21:00ak arte. Horretaz gain, Kopa eta Liga izango dira txapelketan, eta sariez eta zozketez ere gozatu ahal izango dute kirolariek. Parte hartzaile guztientzat kamisetak ere oparituko dituzte. 

Gainera, izena emateko ez da beharrezkoa izango taldea osatuta edukitzea: "Txapelketan izena emateko asmorik baduzue baina ez baduzue talderik edo taldekide nahikorik, idatzi eta ahaleginak egingo ditugu taldeak osatzeko", azaldu dute. Horiek gutxienez 6 parte hartzaile eta gehienez 10 izan beharko dituzte, eta bakoitzak bi koloretako kamisetak izan beharko ditu. Ekainaren 23a izango da izena emateko azken eguna, hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide